Noticias

1feb
ELORRIO, HERNANI ETA SU-BERRI KLUBAK GARAILE EMAKUMEKZOEN GOMAZKO PALETAKO EUSKAL LIGAKO FINALETAN Deporte

ELORRIO, HERNANI ETA SU-BERRI KLUBAK GARAILE EMAKUMEKZOEN GOMAZKO PALETAKO EUSKAL LIGAKO FINALETAN

Cadete, Gazte eta Nagusi kategoriako finalak jokatu ziren larunbat arratsaldean Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Emakumezkoen Gomazko Paletako E.H-ko Kluben arteko txapelketako finalak larunbatean ospatu ziren Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Arratsaldeko 15:30etan kadete eta gazte kategoriako hirugarren txapelketa txikiak hasi ziren eta gaueko 21:30etan nagusi kategoriako finalarekin bukatu zen Emakumezkoen Gomazko Paletako jaia. 

Hauek izan ziren emaitzak:

  • Kadete kategoria:
    • Txapeldun: Hori Hori Elorrio.
    • Azpitxapeldun: Orozko Olgetan.
    • Hirugarren sailkatuak: Gure Pilota.
  • Gazte kategoria:
    • Txapeldun: Hernani A.
    • Azpitxapeldun: Larraun.
    • Hirugarren sailkatuak: Hernani B.
  • Nagusi kategorian:
    • Txapeldun:Su-berri.
    • Azpitxapeldun: Hernani.

 

Behin kluben arteko txapelketa bukatuta, asteburu honetan 2023ko E.H-ko Emakumezkoen Gomazko Paletako Irekia eta Elite txapelketak hasiko dira. Irekia txapelketan 3 kategoriatan banatuko da eta guztira 28 taldek parte hartuko dute. Elite txapelketan, E.H-ko 8 palista honenek parte hartuko dute. Martxoaren 11ean Mallabiako pilotalekuan jokatuko dira 4 kategorietako finalak.