Noticias
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA 2023ko E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETA
Guztira 8 taldek parte hartuko 2023ko edizio honetan. Finala, urriko bigarren asteburuan jokatzea espero da.
Asteburu honetan hasiko den zortzigarren edizio honetan, Euskal Herriko 4 lurraldetako 8 taldek parte hartuko dute. Iparraldetik 4 taldek (3 Lapurtar eta Behe-Nafarroako 1) izena eman dute, Bizkaitik bi taldek eta Gipuzkoatik beste bik.
Txapelketa bi multzotan antolatuko da:
A MULTZOA:
- Gipuzkoa 1
- Bizkaia 2
- Iparralde 1 (Itsasu)
- Iparralde 3 (Senpere)
B MULTZOA:
- Gipuzkoa 2
- Bizkaia 1
- Iparralde 2 (Milafranga)
- Iparralde 4 (Amikutze)
Liga faseko 3 jardunaldiak jokatu ostean, multzo bakoitzeko lehen bi talde onenak, irailaren azken astean jokatzea espero diren finalerdietara sailkatuko dira (A1 vs B2 eta B1 vs A2). Eguraldiak laguntzen baldin badu, finala, urriaren bigarren asteburuan jokatzea espero da.
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.
Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.