Noticias
15mar
Deporte
2024ko EHko EMAKUMEZKOEN 4 1/2ko ELITE TXAPELKETAREN AURKEZPENA
Gaur goizean Gasteizko Vital Fundazioaren egoitzan, 2024ko EHko Emakumezkoen 4 1/2ko Elite txapelketa aurkeztu da. Bertan Euskal Herriko 8 pilotari hoberenek joktauko dute.
Aurreko urtean binakako txapelketa jokatu eta gero, aurten formatu aldaketarekin dator emakumezkoen elite txapelketa. Aurtengo edizioan 4 1/2ko Elite txapelketa jokatuko da Arabako 7 herri desberdinetan. Pilotarien aukeraketa honako hau izan da:
- Gipuzkoako ordezkaria: Miren Larrarte (Behar Zana).
- Arabako ordezkaria: Leire Garai (Zaramaga).
- Bizkaiko ordezkaria: Alaia Uriarte (Lezama).
- Nafarroako ordezkaria: Goiuri Zabaleta (Aurrera).
- Huataketa teknikoz:
- Olatz Arrizabalaga (Lea Ibarra).
- Amaia Alday (Lea Ibarra).
- Madalen Etxegarai (Aloña Mendi).
- Enara Gaminde (Lea Ibarra).
Txapelketa kopa sisteman jokatuko da, 4 final-laurden, 2 finalerdi eta finala jokatuta. Hauek dira datak, tokiak eta norgehiagokak:
- Martxoak 17: Areta (Laudio). 1. final-laurdena. LARRARTE vs ZABALETA
- Martxoak 24: Laguardia. 2. final-laurdena. GARAI vs URIARTE.
- Apirilak 13: Legutio. 3. final laurdena. ALDAY vs ETXEGARAI.
- Apirilak 20: Lantarón. 4. final-laurdena. ARRIZABALAGA vs GAMINDE.
- Maiatza 11: Maeztu. 1. finalerdia.
- Maiatzak19: Dulantzi. 2. finalerdia.
- Maiatzak 24: Gasteiz (Zaramaga). Finala.