Noticias
GARAIPEN BIKOITZA NAFAR FEDERAZIOAK G.R.A.B.N.I 2024ko FINALETAN
Nafarroa nagusitu da trinketean eta ezker paretan 6 eta 16 txapelekin, hurrenez hurren. Gipuzkoak 6 txapel baina azpitxapeldun gutxiagorekin trinketean eta Bizkaiak 13 txapel ezker paretan, azpitxapeldun geratu dira.
Arabako hiriburuan Euskal Pilotako asteburu gogor baten ondoren, Nafarroako Federazioak garaipen bikoitz historikoa lortu zuen sailkapen orokorrean, bai trinketean zein ezker paretan. Trinketean Gipuzkoarekin parekatuta joan da ieta azken bi partidetara arte ez da sailkapen orokorra erabaki. Azkenean, bi federazioek 6 txapel lortu dituzte, baina Nafarroak 3 azpitxapeldun gehiago lortu ditu eta sailkapen orokorra eskuratu du. Ezker paretan bazirudien goizean zehar izan diren emaitzekin porrokatuago egon zela, baina azken txanpan Nafarroak azeleragailua estutu du eta 16 txapelekin (Bizkaiak 13 txapel lortu ditu) ezker hormako sailkapen orokorra irabazi du berriz ere, iaz Bizkaiaren aurka txapel bateko aldeagatik galdu ostean.
Hauek dira asteburu guztian zehar eman ziren emaitzak:
- Trinketean:
- Nafarroa: 6 txapela eta 4 azpitxapelketa.
- Gipuzkoa: 6 txapela eta azpitxapelketa 1.
- Bizkaia: 2 txapela eta azpitxapelketa 1.
- Iparralde: 1 txapela (zigor 1) eta 11 azpitxapelketa.
- Araba: 1 txapela.
- La Rioja: 0 txapela.
- Ezker Pareta:
- Nafarroa: 16 txapela eta 9 azpitxapelketa.
- Bizkaia: 13 txapela eta 14 azpitzapelketa.
- Gipuzkoa: 11 txapela (zigor 1) eta 11 azpitxapelketa.
- Errioxa: 2 txapela eta azpitxapelketa 1.
- Araba: 0 txapela eta 3 azpitxapelketa.
- Iparralde: -1 txapela (zigorrak) eta 5 azpitxallketa.