Noticias
7may
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA TRINKETEKO EUSKAL LIGA
Finalak ekainaren 8-9 eta 14-15eko asteburuetan ospatuko dira.
Asteburu honetan bertan hasiko da trinketeko Euskal Liga, eskuz, paleta argentinarra, larruzko paleta eta xarez jokatuko da eta final handiak ekainaren 8-9 eta 14-15eko asteburuetan ospatuko dira.
Eskuz, binakako gazte eta nagusi kategoriak, eta banakako gazte eta nagusi kategoriak izango dira ikusgai. Bestalde, paleta argentinarraz gizonekzoetan nagusi kategorrian eta emakumezkoetan 22 urtez azpiko eta nagusi kategorietan lehiatuko dira. Larruzko paletan eta Xarean nagusi kategorian.