Noticias

EUSKAL PILOTA SELEKZIOAREN AURKEZPEN OFIZIALA ABADIÑON, FIPVREN 54 METROKO NAZIOEN LIGAREN ATARIAN
Aurkezpenean izan dira EEPFko presidente ohiak, egungo zuzendaritza batzordea, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak.
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK aurkeztu du gaur goizean EUSKAL PILOTA SELEKZIOA, datorren astean GERNIKA-LUMOKO JAI ALAI FRONTOIAN jokatuko den 54 METROKO NAZIOEN LIGANparte hartuko duen selekzio ofiziala. Aurkezpen instituzionala ABADIÑON egin da, eta bertan izan dira pilotariak, teknikari taldea eta federazioko ordezkariak, baita ere EUSKO JAURLARITZAKO eta BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ORDEZKARIAK, euskal pilota sustatzeko erakunde arteko konpromisoa berretsiz.
Txapelketa hau Federación Internacional de Pelota Vasca (FIPV) erakundearen egutegi ofizialaren barruan dago, eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioak hartuko du bere gain antolakuntza-lana. Gainera, 2026an Argentinan jokatuko den Munduko Pilota Txapelketarako sailkapen fasea izango da.
Lehen aldiz, Euskal Pilota Selekzioak parte hartuko du ofizialki FIPVren lehiaketa batean, gure pilotarientzat mugarri historikoaizanik nazioarteko mailan.
🧔 GIZONEZKOEN SELEKZIOA
-
Aritz Erkiaga Zumelaga (1987/06/09) – Ispaster – Eraman Jai Alai
-
Unai Lekerikabeaskoa Agirre (1994/12/13) – Gernika-Lumo – Eraman Jai Alai
-
Imanol Lopez Nogales (1984/04/04) – Zumaia – Eraman Jai Alai
-
Eñaut Urresisti Astigarraga (2004/08/30) – Mutriku – Danok Bat P.E.
👧 EMAKUMEZKOEN SELEKZIOA
-
Elaia Gogenola Krajak (2007/10/25) – Berriatua – Berriatua Zesta Punta
-
Maialen Aldazabal Aldazabal (2006/02/09) – Berriatua – Berriatua Zesta Punta
-
Maia Goikoetxea Bilbao (2011/09/07) – Berriatua – Berriatua Zesta Punta
-
Helena Barrenetxea Fernandez (2007/11/20) – Durango – DUJA Durango Jai Alai
🗓️ Txapelketaren egutegia
Ekainaren 1etik 6ra bitartean jokatuko da lehiaketa, eta honako selekzioek hartuko dute parte: Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko, AEB eta Filipinak.
📍 Ligaxka:
-
Ekainak 2 (21:15 eta 22:15): Euskadi vs Frantzia (emakumezkoak eta gizonezkoak)
-
Ekainak 3 (21:00): Euskadi vs Mexiko (gizonezkoak)
-
Ekainak 4 (19:00 eta 20:00): Euskadi vs Espainia eta Filipinak
📍 Final fasea:
-
Ekainak 5: Finalerdiak (21:00)
-
Ekainak 6: 3. eta 4. postua (12:00), Finalak (emakumezkoak 21:00, gizonezkoak 22:00)