Noticias
EUSKAL HERRITIK MUNDURA AMPO TXAPELKETAREN LEHEN JARDUNALDIA JOKATU DA
Zesta Punta Banaka, Pala Motza, Paleta Larruz eta Eskuzko modalitateetako lehen partidak jokatu dira asteburuan, Euskal Pilota Selekzioaren prestaketa prozesuaren barruan.
Asteburu honetan jokatu da Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketaren lehen jardunaldia. Euskal Pilota Selekzioaren prestaketa prozesuaren barruan kokatzen den txapelketak lehen emaitzak utzi ditu Zesta Punta Banaka, Pala Motza, Paleta Larruz, Eskuz Banaka Gizonezkoak, Eskuz Binaka Gizonezkoak eta Eskuz Banaka 4 1/2 Emakumezkoak modalitateetan.
Zesta Punta Banakan, gizonezkoen eta emakumezkoen lehiaketetan, lehen garaipenak eskuratu dituzte Ihartek, Maialenek, Txanikak, Argoitiak, Fridak, Helenak, Arrasatek eta Ametsek. Partida gehienak bi jokotan erabaki dira, nahiz eta Maialenek eta Maiak jokatutako neurketak hirugarren jokoan izan duen erabakia.
Pala Motzan, Gaubeka-Olazabalek 2-1 irabazi diete Murcia-Del Riori, partida estu batean. Bestalde, Zubiri-Gordonek ere 2-1 gainditu dituzte Altuna-Ceni. Paleta Larruzen, Lopez de Munain-Ibai Perezek 2-1 irabazi diete Unda-Picheli, eta Madariaga-Sierrak 2-0 hartu dituzte mendean Landeta-Alkorta.
Eskuzko modalitateetan ere lehen jardunaldiko partidak jokatu dira. Eskuz Banaka Gizonezkoetan, Carregalek eta Irribarriak garaipena lortu dute Santxoren eta Zabaletaren aurka, hurrenez hurren. Eskuz Binaka Gizonezkoetan, Egiguren-Elorzek eta Azketa-Garmendiak irabazi dituzte euren neurketak. Emakumezkoen 4 eta erdian, Arrizabalaga, Gaminde, Aldai eta Erasun nagusitu dira.
Lehen jardunaldi honek txapelketari hasiera eman dio, eta datozen asteetan jaialdi gehiago jokatuko dira Euskal Herriko hainbat udalerritan. Txapelketaren helburua hautatzaileei pilotariak lehiaketa testuinguru errealean ikusteko aukera ematea da, 2026ko urrian Argentinan jokatuko den Munduko Txapelketari begira.