Berriak

14uzt
LARUNBAT ETA IGANDE HONETAN 2022ko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALERDIAK Kirola

LARUNBAT ETA IGANDE HONETAN 2022ko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALERDIAK

Larunbat eta igande honetan goizeko 11:00etan hasita 2022ko E.H-ko Eskuzko Herriarteko txapelketako finalerdiak jokatuko dira Zumarragan.

Behin lurralde bakoitzeko Eskuzko Herriarteko txapelketak bukatu eta gero, lurralde bakoitzeko herri txapeldunak E.H-ko Eskuzko Herriarteko txapelketan parte hartuko du formatu honetako txapel handiaren bila. 

Hauek dira zozketa egin ondoren asteburu honetan jokatuko diren finalerdiak:

  • 2022/07/16 11:00etan hasita:
    • BAZTAN vs MARKINA-XEMEIN
  • 2022/07/17 11:00etan hasita:
    • GASTEIZ vs OIARTZUN

 

Finala, hurrengo igandean uztailak 24 goizeko 11:00etan hasita jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan. 

Galeria

irudia handituBaztan Vs Markina-Xemein
irudia handituGasteiz Vs Oiartzun