Berriak
BIZKAIA TXAPELDUN OIARTZUNEN JOKATUTAKO E.H-ko I. EMAKUMEZKOEN MAHAI-JOKO TXAPELKETAN
Bizkaitarrak 11-5 gailendu dira Nafarroa A taldeari historiako lehenbiziko E.H-ko Emakumezkoen Mahai-Joko txapelketako finalean.
Goizeko 10:00etan hasi da Emakumezkoen Mahai-Joko maratoia eta liga faseko 6 partiduak jokatu eta gero Nafarroa A eta Bizkaia taldeek jokatuko dute final handia. Finalera sailkatzeko hiru talderen arteko berdinketa egon da, Bizkaia, Nafarroa A eta Gipuzkoa taldeak hain zuzen ere, eta beraien arteko partidetan lortutako tanto kopuruak erabaki du finala nork jokatu. Hauek izan dira liga faseko emaitzak:
- Gipuzkoa 5 vs Nafarroa A 7.
- Nafarroa B 4 vs Bizkaia 7
- Bizkaia 5 vs Gipuzkoa 6
- Nafarroa A 7 vs Nafarroa B 4
- Gipuzkoa 8 vs Nafarroa B 7
- Bizkaia 6 vs Nafarroa A 3
Liga fasean jokatutako azken partida errepikatu da finalean eta fase honetan gertatu bezala, Bizkaitarrak nagusitasunez gailendu dira oso maila altua eman duen Nafarroa A taldearen aurka.
Guztira 23 neskek parte hartu dute E.H-ko Emakumezkoen I. Mahai-Joko txapelketa honetan eta aipatzekoa da ohituak ez dauden modalitate honetan, guztiek eman duten maila paregabea.
Gaurko Oiartzungo saioa, hasiera besterik ez da izan eta EEPFtik seguru gaude hurrengo urteetan ere txapelketa honek sekulako arrakasta izango duela.