Berriak
ELORRIO, HERNANI ETA SU-BERRI KLUBAK GARAILE EMAKUMEKZOEN GOMAZKO PALETAKO EUSKAL LIGAKO FINALETAN
Cadete, Gazte eta Nagusi kategoriako finalak jokatu ziren larunbat arratsaldean Gasteizko Ogeta pilotalekuan.
Emakumezkoen Gomazko Paletako E.H-ko Kluben arteko txapelketako finalak larunbatean ospatu ziren Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Arratsaldeko 15:30etan kadete eta gazte kategoriako hirugarren txapelketa txikiak hasi ziren eta gaueko 21:30etan nagusi kategoriako finalarekin bukatu zen Emakumezkoen Gomazko Paletako jaia.
Hauek izan ziren emaitzak:
- Kadete kategoria:
- Txapeldun: Hori Hori Elorrio.
- Azpitxapeldun: Orozko Olgetan.
- Hirugarren sailkatuak: Gure Pilota.
- Gazte kategoria:
- Txapeldun: Hernani A.
- Azpitxapeldun: Larraun.
- Hirugarren sailkatuak: Hernani B.
- Nagusi kategorian:
- Txapeldun:Su-berri.
- Azpitxapeldun: Hernani.
Behin kluben arteko txapelketa bukatuta, asteburu honetan 2023ko E.H-ko Emakumezkoen Gomazko Paletako Irekia eta Elite txapelketak hasiko dira. Irekia txapelketan 3 kategoriatan banatuko da eta guztira 28 taldek parte hartuko dute. Elite txapelketan, E.H-ko 8 palista honenek parte hartuko dute. Martxoaren 11ean Mallabiako pilotalekuan jokatuko dira 4 kategorietako finalak.