Berriak

11urt
ASTEBURU HONETAN HASTEN DA EHko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA 23-24 Kirola

ASTEBURU HONETAN HASTEN DA EHko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA 23-24

Guztira 74 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta 500 pilotari inguru lehiatuko dira asteburu honetan hasi eta martxoaren 10eko asteburuan bukatuko den txapelketa honetan.

Asteburu honetan hasi eta hurrengo martxoaren 10 arte jokatuko da E.H-ko Kluben arteko Ezker paretako txapelketa 23-24. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen kluben arteko txapelketa garrantzitsu honek ondorengo datuak utzi dizkigu bere hasieran:

Klubak:

  • Araba: 7.
  • Bizkaia: 24.
  • Iparralde: 2.
  • Gipuzkoa: 27.
  • Nafarroa: 14.

 

Espezialitateak eta kategoriak:

  • Eskuz Binaka Kadeteak: 16. 
  • Eskuz Binaka Gatzeak: 16. 
  • Eskuz Binaka 22 urtez azpikoak: 12. 
  • Eskuz Binaka Nagusiak Euskal Liga: 16. 
  • Eskuz Binaka Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
  • Eskuz Binaka Nagusiak Emakumezkoak: 5.
  • Nesken Gomazko Paleta Kadeteak: 6. 
  • Nesken Gomazko Paleta Gazteak: 8. 
  • Nesken Gomazko Paleta Nagusiak: 8. 
  • Gizonezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: 7.
  • Paleta Larruz Kadeteak: 6.
  • Paleta Larruz Gazteak: 7.
  • Paleta Larruz 22 azpikoak: 5.
  • Erreminta Nagusiak Euskal Liga: 8.
  • Erreminta Nagusiak Ohorezko Maila: 8. 
  • Frtontenis Nagusiak Euskal Liga: 5.
  • Frontenis Nagusiak Ohorezko Maila: 4.
  • Zesta Punta Kadeteak: 8.
  • Zesta Punta Gazteak: 13.
  • Zesta Punta 22 azpikoak: 6.
  • Zesta Punta Nagusiak Euskal Liga: 16.
  • Zesta Punta Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
  • Zesta Punta Nagusiak Emakumezkoak:  5.

 

Txapelketa 9 astetan zehar luzatuko da, 7 aste liga fasea jokatzeko eta finalerdi eta finalen asteburua. Guztira 500 pilotari inguru lehiatuko dira Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa garrantzitsuenean.