Berriak

31mar
C.I.J.B ERAKUNDEAREN EUROPAKO PILOTA TXAPELKETA PORTUGALEN Kirola

C.I.J.B ERAKUNDEAREN EUROPAKO PILOTA TXAPELKETA PORTUGALEN

Euskal Pilota Selekzioak, apirilaren 2tik 7ra bitartean C.I.J.B nazioarteko erakundeak antolatzen duen Europako Pilota txapelketan parte hartuko du Portugalko Freixo de Espada á Cinta hirian.

Gaur aurkeztu eta gaur bertan bidaiatu du Euskal Pilota Selekzioak Portugal aldera, C.I.J.B nazioarteko Pilota erakundeak antolatzen duen Europako XI. Pilota txapelketan parte hartzera. Guztira 6 emakume eta 9 gizonezkok parte hartuko dute pilotako 4 espezialitate desberdinetan. 

Espezialitateak:

  • Llargues-a.
  • Joko Internazionala.
  • Wall-Ball-a.
  • Pilota Portugaldarra,

 

Gizonezkoek 4 espezialitateetan lehiatuko dira eta emakumezkoak Llargues-ean kenduta beste guztietan. Hau da lehiaketa egutegia:

  • JOKO INTERNAZIONALA:
    • Apirilak 3: taldeko fasea.
    • Apirilak 4: azken fasea.
  • PILOTA PORTUGALDARRA:
    • Apirilak 3 eta 5: taldeko fasea.
    • Apirilak 6: azken fasea.
  • ONE WALL:
    • Apirilak 4: taldeko fasea.
    • Apirilak 5: azken fasea.
  • LLARGUESa:
    • Apirilak 5: taldeko fasea.
    • Apirilak 6: azken fasea.

 

Euskal Pilota Selekzioa:

  • PILOTARIAK:
    • LUR ZIARRUSTA INTXAURTZA.

    • MIKEL BELDARRAIN EMALDI.

    • IÑAKI ESNAL AIZPURUA.

    • ANDONI URBIETA ETXEBERRIA.

    • OIER HORMAETXE AMARIKA.

    • LIER ARRIEN AZKORRA.

    • MIKEL AURREKOETXEA AMURIZA.

    • EGOITZ AMANTEGI ZUBILLAGA.

    • KEPA ALBIZU MALLEA.

    • ENARA GAMINDE SERTUTXA.

    • AMAIA ALDAY GONCALVES.

    • OLATZ ARRIZABALAGA MUNDUATE.

    • LEIRE GARAI GAIZARAIN.

    • NAROA AGIRRE AZPEITIA.

    • MIREN LARRARTE MAYOZ.

  • ENTRENATZAILEAK:

    • PATRICIA ESPINAR LABIAN.

    • ENEKO URIBE FERNANDEZ.

 

Bihar, goizeko 09:00etan hasiko da txapelketa Freixon eta egun guztian zehar lehiatu beharko dute hurrengo eguneko azken fasean sartu ahal izateko.