Berriak
2024ko ZESTA PUNTAKO GIZONEZKOEN ELITE TXAPELKETAREN 3. ETA 4. POSTUA ETA FINALA
Ostiral honetan 19:30etan hasita Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan Gizonezkoen Zesta puntako II. Elite txapelketa honen 3. eta 4. postua eta finala jokatuko dira.
Gizonezkoen Zesta Puntako bigarren Elite txapelketa bere bukaerara iritsi da maila altuko txapelketa jokatu eta gero. Bi multzoetako liga faseak ondorengo sailkapena utzi zuen:
- A taldea:
- Aurrelariak:
- Antxon: 180 puntu (+16).
- Celaya: 180 puntu (+15).
- Txanika: 160 puntu (0).
- Cosme: 80 puntu (-31).
- Atzelariak:
- Suso: 180 puntu (+6).
- Bailo: 160 puntu (+2).
- Mandiola: 140 puntu (-3).
- Uranga: 120 puntu (-5).
- Aurrelariak:
- B taldea:
- Aurrelariak:
- Urreisti: 180 puntu (+10).
- Goitia: 140 puntu (-1).
- Aaron: 140 puntu (-4).
- Hernandez: 140 puntu (-5).
- Atzelariak:
- Atain: 180 puntu (+15).
- Manci: 180 puntu (+13).
- Lekue: 140 puntu (-10).
- Cabanillas: 100 puntu (-18).
- Aurrelariak:
Sailkapen honekin finalerdiak honela antolatu ziren eta emaitza hauek eman ziren:
🔴 Antxon-Suso: 1 (11-15-0).
🔵 Goitia-Manci 2 (15-12-5).
🔴 Urreisti-Atain: 1 (15-14-4).
🔵 Celaya-Bailo 2 (13-15-5).
Ostiraleko 3. eta 4. postua eta finaleko karteldegia:
- 3. eta 4. postua:
🔴 Antxon-Mandiola (Susoren ordezkoa).
🔵 Urreisti-Atain.
- Finala:
🔴 Goitia-Manci.
🔵 Celaya-Bailo
Ostiraleko finalean asko dago jokoan, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza, eta Zesta Puntako bi enpresa profesionalen (Gernika Jaia Alai eta Jai Alive) arteko akordio baten ondorioz, txapelketa hau irabazten duen bikoteak, sari moduan, 2024ko udan bi txapelketetan parte hartzea irabaziko du eta.
3. eta 4. postua eta finalak ETB bidez ikusi ahalko dira zuzenean ETB streaming bidez.