Berriak

25api
NAFARROAN ETA ERRIOXAN JOKATUKO DIRA 2024ko G.R.A.B.N.I TXAPELKETAKO FINALERDIAK Kirola

NAFARROAN ETA ERRIOXAN JOKATUKO DIRA 2024ko G.R.A.B.N.I TXAPELKETAKO FINALERDIAK

Nafarroan trinketeko 2 jaialdi eta ezker paretako 4 jaialdi eta Errioxan ezker paretako 4 jaialdi jokatuko dira asteburu guztian zehar eta bertako irabazleak maiatzaren 3an eta 4an Gasteizen jokatuko diren finaletarako txartela irabaziko dute.

2024ko G.R.A.B.N.I txapelketako finalerdiak erabakita geratu dira. Guztira 10 jaialdi eta 35 partida jokatuko dira Nafarroan eta Errioxan. Nafarroan Trinketeko 10 partida eta ezker paretako 14 partida jokatuko dira eta Errioxan Ezker Hormako 11. Hauek dira asteburuan jokatuko diren jaialdiak (atxikita).

Finalerdi hauetako irabazleek maiatzaren 3an eta 4an Gasteizko finaletarako jadanik sailkatuak dauden federazioen aurka lehiatuko dira. Hauek dira finaletarako sailkatuak dauden taldeak (atxikita).

Ostiral arratsaldeko Astronomos Trinketeko jaialdia ETB4 katean emango dira eta beste guztiak, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako sare sozialetatik streaming bidez. 

Erantsitako artxiboak