Berriak
6urt
Kirola
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA ZUZENTZEKO BI HAUTAGAITZA AURKEZTU DIRA
Urtarrilaren 5ean, gaueko 00:00etan, amaitu zen hurrengo lau urteetarako Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza zuzentzeko hautagaitzak aurkezteko epea.
Epea amaituta, bi hautagaitza erregistratu dira:
- EUSKAL PILOTA MUNDURA TALDEA
- PILOTA ZAZPI HAIZETARA
Hautagaitzak Federazioaren webgunean argitaratu ondoren, alegazioak aurkezteko bi egun balioduneko epea (urtarrilaren 7 eta 8) zabalduko da. Ondoren, hauteskunde-batzordeak beste bi egun (urtarrilaren 9 eta 10) izango ditu alegazio horiek (baleude) ebazteko.
Hautagaitzei eta hauteskunde-prozesuari buruzko informazio guztia Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren webgunean dago eskuragarri.