Berriak

6aza
EUSKAL PILOTA SELEKZIOA MEXIKORA ABIATUKO DA, FRONTBALLEN MUNDUKO TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO Kirola

EUSKAL PILOTA SELEKZIOA MEXIKORA ABIATUKO DA, FRONTBALLEN MUNDUKO TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO

Euskal Pilota Selekzioak 23 urtez azpiko eta kategoria absolutuko Frontballeko Munduko Txapelketa jokatuko du, azaroaren 9tik 15era Iztapalapan (Mexiko), FIPVren egutegi ofizialaren baitan.

Euskadiko Euskal Pilota Federazioak (EEPF) ofizialki aurkeztu du Euskal Pilota Selekzioa, 2025eko azaroaren 9tik 15era bitartean Mexikoko Iztapalapan jokatuko den 23 urtez azpiko eta kategoria absolutuko Frontballeko Munduko Txapelketan parte hartuko duena. Txapelketa hau FIPVren (Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa)egutegi ofizialaren barruan dago eta nazioarteko 36 herrialde baino gehiagoko selekzioak bilduko ditu.

Euskal Selekzioak lau kategoriatan lehiatuko du: emakumezko eta gizonezkoetan, 23 urtez azpikoak eta absolutuak. Txapelketa honek beste urrats esanguratsu bat dakar euskal pilotaren nazioartekotzean eta kirol-selekzio gisa nazioarteko aitortzan.

✈ Espedizioa ostiral honetan abiatuko da Bilbotik

Aurkezpen instituzionalaren ostean, euskal ordezkaritza azaroaren 7an (ostirala) abiatuko da Bilbotik Mexikora, Madrilen egingo duen geldialdi baten ostean Iztapalapara iristeko.

🎽 Selekzioaren osaera

Selekzioa 8 pilotarik eta 2 hautatzailek osatzen dute:

  • Emakumezkoak Sub23:
    • Nora Mendizabal (Gazteleku CJ)
    • Naroa Agirre (Ados Pilota)
  • Emakumezkoak Absolutua:
    • Miren Larrarte (Behar-Zana SD)
    • Itxaso Erasun (Behar-Zana SD)
  • Gizonezkoak Sub23:
    • Bingen Beitia (Joko Alai)
    • Oihan Etxeberria (Oiarpe KE)
  • Gizonezkoak Absolutua:
    • Unai Alberdi (Tolosa CF)
    • Mikel Aurrekoetxea (Lemoa)
  • Hautatzaileak:
    • Patricia Espinar – emakumezkoen hautatzailea
    • Mikel R. Barrero – gizonezkoen hautatzailea

 

🤝 Babesletza eta nazioarteko egutegia

Selekzioaren parte-hartzea posible da Laboral Kutxa eta Cikautxo Coop. enpresen babesari esker. Bi entitate hauek euskal pilotaren nazioarteko garapena sustatzen dute eta baita ere babesa emango diote selekzioari azaroaren 23tik 30era Bilbo-Barakaldon jokatuko den 36 metroko Frontoiaren Nazioen Ligan. Bi lehiaketa horiek FIPVren egutegi ofizialekoak dira.

📌 Euskadik, FIPVren egutegi ofizialeko laugarren txapelketa jokatuko du honen bidez, nazioarteko lehiaketetan presentzia sendotuz eta kirol-merituan oinarritutako hautaketa-ereduari eutsiz.

🟢 Zorterik onena euskal ordezkaritzari, eta esperientzia bikaina izan dadila mundu osoko selekzioen aurrean¡