Berriak

8api
APIRILAREN 7AN HASI DA MENDOZAN, ARGENTINAN,  CIJBREN MUNDUKO TXAPELKETA Kirola

APIRILAREN 7AN HASI DA MENDOZAN, ARGENTINAN, CIJBREN MUNDUKO TXAPELKETA

Lehen jardunaldi honetan hiru modalitateetan lehiatu da euskal selekzioa. Gizonezkoak; manito-4 paredes eta Joku Internazionalean, eta emakumezkoak, One Wallean izan dute estreinaldia.

Hiru modalitate hauetan emaitza bikainak izan ditugu ez baitugu partidarik galdu, jokaturiko 14 partidak irabazi ditugu.

Emakumezkoetan azpimarragarria da One Walleko finalean gaudela jada,  ligaxkako  7 partidak irabazi ostean.

Gure aurkariak Ingalaterra, Italia, Txile, Argentina, Venezuela, Herbehereak eta Valentzia ziren, azken bi hauek lehiakiderik gogorrenak izaki, eta partida guztiak irabazi ostean apirilaren 10eko finalerako sailkatu gara.

Gizonezkoetan, goizez, Joku Internazionalean aritu dira gure pilotariak eta estreinaldia Valentziaren aurka izan da, non,  partida gogor eta lehiatu baten ostean 6-5 nagusitu diren gureak. Gainontzeko partida bietan gure selekzioak 6-0 irabazi dio, bai Venezuelari bai, Ekuadorri.

Arratsaldez, Argentinako 4 paredes jokuaren tartea izan da eta gureek jokuan zituzten 4 partidak Herbeherak, Italia, Valentzia eta Puerto Ricoren kontra, erraz atera dituzte aurrera.

Ea bihar lehen domina ekar dezakegun Joku Internazionalean finalerdia jokatuko baitugu eta irabaztekotan finala jokatuko dugu bihar bertan

 

Emaitzak:

Emakumeak:

  • Euskal Selekzioa 2- Ingalaterra 0. (21-6 eta 21-8)
  • Euskal Selekzioa 2 - Txile 0. (21-4 eta 21-15)
  • Euskal Selekzioa 2- Argentina 0. (21-6 eta 21-7)
  • Euskal Selekzioa 2- Italia 0. (21-4 eta 21-3)
  • Euskal Selekzioa 2 Herbeherak (Paises Bajos) 0 (21-9 eta 21- 5)
  • Euskal Selekzioa 2 Venezuela 0 (21-3 eta 21- 9)
  • Euskal Selekzioa 2 Valentzia 0 (21-12  eta 21- 12)

 

Gizonak Joku Internazionala (Ligaxka):

  • Euskal Selekzioa Vs Valentzia (6-5)
  • Euskal Selekzioa Vs Ekuador (6-0)
  • Euskal Selekzioa Vs Venezuela (6-0)

Gizonak 4 paredes:

  • Euskal Selekzioa 21-0 Herbehereak (Paises Bajos)
  • Euskal Selekzioa21-2 Puerto Rico
  • Euskal Selekzioa 21-7 Italia
  • Euskal Selekzioa 21-3 Valentzia