Berriak
Kirola
URREA EMAKUMEZKOETAN ETA ZILARRA GIZONEZKOETAN JOKO INTERNAZIONALEAN
Apirilak 8, lehiaketako bigarren eguna Mendozan. Gaur Nazioarteko Jokoan aritu gara batez ere bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan. Eguna bikaina izan da nahiz eta momenturen baten gazi-gozoa suertatu zaigun.
Azkeneteik hasita 4 paredes/manitoko ligaxkako azken partida izan dugu eta bertan Ekuador garaitu dugu arazo barik.
Goizean, gizonezkoetan finalerdia Valentziaren kontra eta txapelketa honetan, bigarrenez, Euskal selekzioak garaipena. Horrek finalerako txartela eman digu, finalean Italia aurkari. Kostatu zaigu partidan sartzea eta 4-1 galtzen joan eta gero 5-4 azpitik ia buelta eman diogu partidari baina amaierarako 6-4 Italiarren kontra, eta zilarrezko domina Euskal Selekzioarentzat Nazioarteko Jokuan.
Emakumezkoetan, ligaxkan, gure pilotariek partida biak irabazi dituzte Valentzia eta Txileren kontra eta horrek eman digu finalerako sailkapena. Finalean Herbehereak aurkari eta lehen erdian partida berdindua izan bada ere, 3-3, erditik aurrera gure pilotariak nagusitu dira eta seigarren kartoira zuzenean joan dira, eta urrea etxera.
Eguneko hitza, pozik, final bi; batean, zilarra bestean urrea, eta txapelketa hasi baino ez da egin.
Emaitzak:
4 Paredes/ Manito
- Euskal Selekzioa 21- Ekuador 1
Naziorteko Jokoa
Gizonezkoetan
Finalerdia:
- Euskal Selekzioa 6 - Valentzia 4
Finala:
- Euskal Selekzioa 4 - Italia 6
Emakumezkoetan Ligaxka:
- Euskal Selekzioa 6 - Valentzia 3
- Euskal Selekzioa 6 – Txile 2
Finala:
- Euskal Selekzioa 6 - Herbehereak 3