Berriak
Kirola
HIRUGARREN JARDUNALDIA, EGUN ERDIKO JARDUNA
Apirilak 9, hirugarren eguna Mendozan. eguna. Gaurko eguna egun erdiko jarduna, arratsaldea libre Mendoza eta inguruak bisitatzeko eta atseden apur bat hartzeko.
Gaur gure emakumeak Manito/4 paredes modalitatean estreinatu dira eta mutilak berriz One Wall-ean. Hortaz, berriro hutsetik abiatu gara.
Emakumeak; Venezuela, Herbehereak eta Valentzia izan dituzte lehiakide eta hiru partidak atera dituzte aurrera zailtasun handi barik, taldeko lehenak sailkatuz, eta larunbatean izango diren final laurdenetarako txartela lortuta eta finalerdiak jokatuko ditugun esperantzarekin, domekako finalean egoteko.
Gizonezkoetan berriz, One Wall-a hasi da Txile, Colombia eta Argentina aurkari. Azken hauek taldeko talderik gogorrena eta horrela islatu da kantxan. Lehen partida biak erraz joan dira baina hirugarrena anfitrioien kontra gogorra eta parekatua joan da azkenerako garaipena lortu badugu ere.
Bihar kontu gehiago Mendozatik, Llarguesa hasiko baita eta gaur aipaturiko modalitateek jarraipena izango baitute.
EMAITZAK:
Manito /4 Paredes Emakumeak:
- Euskal Selekzioa 21-Herbehereak 8
- Euskal Selekzioa 21-Venezuela 3
- Euskal Selekzioa 21-Valentzia 6
One Wall Gizonak:
- Euskal Selekzioa 2 Chile 0 (21-6) (21-7)
- Euskal Selekzioa 2 Colombia 0 (21-5) (21-3)
- Euskal Selekzioa 2 Argentina 0 (21-7) (21-11)