Berriak
Kirola
ONE WALLEAN URREA GIZONEZKOETAN ETA ZILARRA EMAKUMEZKOETAN
Gizonezkoetan Argentinari 2-1 (21-14, 15-21, 11-8) Irabazi dute Mikel Beldarrain eta Lur Ziarrustak eta emakumezkoetan 2-0 galdu dute Herbeheren aurka.
Goizean, neskek Llargues modalitateari ekin diote, eta Herbehereak, Italia eta Valentzia mendean hartu ondoren, finalerako sailkapena eskuratu dute. Finala datorren igande goizean jokatuko dute Valentziaren aurka. Valentzia eta Herbehereak ziren aurkari gogorrenak, baina biei aurre eginez, gure selekzioak nagusitasunez lortu du finalerako txartela.
Bestalde, gaurkoan One Wall modalitateak protagonismo handia izan du, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan, eta partida erabakigarriak jokatu dira. Goizean, gizonezkoek final laurdenetako norgehiagoka jokatu dute Puerto Ricoren aurka; hasiera estua izan arren, garaipena lortu dute. Ondoren, atseden hartu eta finalerdiari ekin diote Britainia Handiaren aurka. Partida gogorra izan da, baina lan bikaina eginda, Euskal Selekzioak bi jokotan eskuratu du garaipena.
Arratsaldean, One Walleko finalak jokatu dira. Emakumezkoetan, Herbehereen aurkako finalean aritu dira gureak. Partida oso lehiatua izan da, baina zoritxarrez ezin izan diote amaiera borobila eman txapelketari. Nerbioek, presioak eta lehen jokoa galtzeak eragina izan dute azken emaitzan. Hala ere, egindako txapelketa bikaina azpimarratzekoa da, eta esperientziatik ikasteko balioko du. Azken emaitza: Euskal Selekzioa 0 – Herbehereak 2.
Gizonezkoetan, berriz, Argentinaren aurka jokatu dute finala. Neurketa gogorra, borrokatua eta emozioz betea izan da, harmailan zeuden euskal zale askoren bihotzak zatituta zeudela, egungo herriaren eta arbasoen sustraien artean. Partida hirugarren jokoan erabaki da, eta Euskal Selekzioak 2-1 irabazi du. Ikuskizun aparta izan da, munduko edozein txapelketak merezi duen final horietakoa. Argentinako zaleek giro ikusgarria sortu dute, eta bertan geunden euskaldunok ere gogotik bultzatu dugu taldea. Benetan gogoangarria izan da final hau.
Emaitzak:
Llargues Emakumeak:
- Euskal Selekzioa 6 - Herbehereak 3
- Euskal Selekzioa 6 - Italia 0
- Euskal Selekzioa 6 - Valentzia 4
One Wall Gizonezkoak:
Fina laurdenak:
- Euskal Selekzioa 2 – Puerto Rico 0 (21-19, 21-7)
Finalerdia:
- Euskal Selekzioa 2 – Britania Handia 0 (21-14, 21-12)
Finala:
- Euskal Selekzioa 2 – Argentina 1 (21-14, 15-21, 11-8)