Berriak

12api
EUSKAL SELEKZIOA, AZKEN JARDUNALDI ERABAKIGARRIAREN ATARIAN Kirola

EUSKAL SELEKZIOA, AZKEN JARDUNALDI ERABAKIGARRIAREN ATARIAN

4 Paredes/Maniton emakumezkoek eta gizonezkoek finala jokatuko dute igandean; Llarguesen ere finalerdietarako sailkatu dira gizonezkoak.

Apirilak 11, hau amaitzen ari da, baina aldi berean une erabakiorrean gaude. Biharko emaitzek esango digute txapeldun absolutua garen nesketan zein mutiletan. Gaur gizonezkoen Llarguesa hasi da eta 4 paredes/Manitoren final laurdenak eta finalerdiak jokatu dira emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

Llarguesari dagokionez esan ondo hasi dela gure gizonezkoen lehia, ligaxkako partida bi jokoan Britainia Handia eta Frantziaren kontra. Partida biak irabazi ditugu eta igandean izango diren finalerdietarako sailkapena lortu dugu.

4 Paredes/Mantori dagokionez esan neskak lehiatu direla goizean Italia eta Argentinaren kontra.

Final laurdenetako partidan gureek erraz irabazi diete Italiari eta finalerdietako partidan beste hainbeste egin dute Argentinarren kontra.

Arratsaldean, gizonezkoen txanda izan da final laurdenetako partidan Venezuela arerio eta finalerdiekoetan Britainia Handia, biak irabazi.

Bai neskek bai mutilek igandeko finalaren zain, berauek igande arratsaldez jokatuko dira. Neskek Valentziaren aurka neurtuko dituzte indarrak eta mutilek One Wall-en etsai izan zuten Argentina aurkari.

Igandean azken finalak izango dira 4 Paredes/Maniton eta Llarguesen, ea berri onak jasotzerik dugun eta Euskal Herrira dominaren bat gehiago eramaterik dugun.

Emaitzak:

Llargues Gizonezkoak:

  • Euskal Selekzioa 6 – Britania Handia 2
  • Euskal Selekzioa 6 - Frantzia 3

 

4 Paredes / Manito Emakumezkoak:

  • Euskal Selekzioa 21 – Italia 3
  • Euskal Selekzioa 21 – Argentina 3

4 Paredes / Manito Gizonezkoak:

  • Euskal Selekzioa 21 – Venezuela 3
  • Euskal Selekzioa 21 – Britania Handia 13